XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MALEN.- Bildurtu? ez, ez...
AITONA.- Nai izanezkero laguntzallea ere ba zuen...

AITA.- Laguntzallea? Nor...?
AITONA.- Nor izango zan... (parrez)... Pello-kirten...

AITA.- Pello?
AMA.- Bai, emen izan degu... noizik-bein etortzen dala ba dakizu... bada, nere kezka ikusita Malen zuen bidealdera joateko jarri danean emen zegoan eta berari lagundu nai zion...

AITA.- Alako gogo ona ba zun bera bakarrik joan zitekean.

MALEN.- Bai, berak bideak ederki dakizki eta gabez ere mendiko oitura ba du... bañan aitzekia bear zuan...

AlTONA.- Bai, txoroa dala esaten diten, bañan txoroa baño geiago ez ote dan... nik ez zekinat...

(Ikulluko atetik Joxpantoni ta Txomin agertzen dira).

AMA.- Ara! gure neska ere emen degu... oek ibillik e...! gaztetasuna eta sasoi ederra ba ditunan eta eskerrak orreri.

JOXPANTONI.- Gabon, gabon, guztioi; Aitona! su-aurrean? otzak al zaude...?